945 257 255 eziolaza@eziolaza.com

GURE NEKAZAL PRODUKTU ETA ZERBITZUAK

ALOKAIRUA

Kontsultatu hemen alokatu daitekenaren katalogoa

TAILERRA

Jatorrizko ordezko piezak eta 3 hilabeteko bermea konponketetan

GARRAIOA

Garraio-zerbitzua badugu. Kontsultatu gure tarifak

STIHL MH MOTOAITZURRAK

STIHL MH 445

Motoaitzur bizkorra

 

MH 445

STIHL MH 445 motoaitzur trinkoa lursail txiki eta ertainak goldatzeko garatu da. 45 Zmko lan-zabalerari esker, leku txikietan ere erabili daiteke. Modelo hau aurreko martxa batekin tresnatua dago. Bibrazioen aurkako sistemak eta eskulekuaren erdiguneko ahokadurak erabileraren erreztasuna areagotzen dute. STIHL motoaitzurrari mantenua eta garbiketa errez egin dakioke garbiketa-posizioan.

STIHL MH 600

Motoaitzur mardula lan gogorretarako

Lursail trinko eta gogorrak landatzeko eta eremu handiak goldatzeko bereziki gomendatua. Gasolinako motore indartsu batekin hornitua eta 80 Zmko lan-zabalerarekin. Hortzaren formak zorua oso era eraginkor eta indartsuan nahastu, sustrai zaharrak eta ereintzako materialeak moztu eta azaleratzea ahalbidetzen dio. Erabilera praktiko eta iraunkor baterako, osagai guztiak materiale bereziki hauskaitzez eginda daude, altzairu herdoilgaitz indartua bezala. Eskulekuaren erdiguneko ahokadura. Bi aurreko martxa eta atzerako martxa. Bere gurpil-ardatza erabiliz mugi daiteke edo garbiketa-posizioan jarri. Hortza erraz garbitu edo aldatu daiteke.

STIHL MH 700

Motoaitzur indartsua zoru zailentzako

STIHL MH 700 gasolinazko motoaitzurrak errendimendu-marka gorena lortzen du. Lan gogorrena eta sutsua errazenean bilakatzen du. Engranaje helikoidala behe-bibrazioakin dabil. Osagai indartuek errendimendu paregabea bermatzen dute baita baldintza eta zoru zailetan ere. Eskuleku ergonomikoa zure garaierara moldatu daiteke eta gasolinako motoaitzurraren kontroletara erraz heltzea ahalbidetzen du. Pisuaren banaketa azkarra, bi aurreko martxa eta atzerako martxa bati ezker, lanabes indartsu hau ahalegin txikienarekin erabili daiteke. 100 Zmko lan-zabalerak lursail handiak denbora gutxian goldatzea ahalbidetzen du. Indar-hargunearen ardatza bestelako lorezaintzako lanabesak erabiltzeko baliatu daiteke.

BATERIAZKO INAUSTEKO GURAIZEN ESKAINTZAK

BATERIAZKO INAUSTEKO GURAIZEN ESKAINTZAKBateriazko inausteko guraizeak nekazariaren eguneroko laguntzaile bilakatu dira fruta-arbolek aldizka behar dituzten lanetan. Orain dela gutxirarte, lan hauek...

PIVA MOTOAITZURRAK

PIVA MOTOAITZURRAKPIVA motoaitzurrak EZIOLAZA AMALURrek merkaturatzen diharduen marka bereizgarrietako bat izan da 1959 ezkeroztik, non Jesús Eziolazak marka horren alde apostu egin bait zuen gure...

NEKAZARITZA EKOLOGIKOA

NEKAZARITZA EKOLOGIKOANekazaritza ekologikoa, elikagaiak substantzia eta prozesu naturalak erabiliz lortzeko helburua duen ekoizbidea da, ingurugiroa errespetatuz eta lurraren emankortasuna...

HAUEK DIRA GURE NEKAZARITZAKO MARKAK