Gure bezeroei, bai profesionalak zein partikularrak izan, lorategien mantenu eta zaintzarako beharrezkoak diren makineria eta lanabes guztiak eskaintzen dizkiegu.
Hurbildu zaitez ezagutzera gure soropil-mozteko traktoreak, soropil-mozteko errobotak, eskarifikadoreak, heskai-moztekoak, haizagailuak, esku-motosegak, inausteko motozerrak, biobirringailuak, zulagailuak, zipriztingailuak, lainoztagailuak eta behar bakoitzari egokitutako mota guztietako makineriako abar luze bat.
Baditugu ere baratzeak era ekologikoan lantzeko zikloaitzurrak eta, nola ez, lorezaintzan ezinbestekoak diren eskuzko lanabes guztiak: aitzurrak eta jorraiak, sardeak, palak, eskuareak, inausteko guraizeak, eskorgak, eskuzko zipriztingailuak…
ALOKAIRUA
Kontsultatu hemen alokatu daitekenaren katalogoa
TAILERRA
Jatorrizko ordezko piezak eta 3 hilabeteko bermea konponketetan
GARRAIOA
Garraio-zerbitzua badugu. Kontsultatu gure tarifak
ESKARIFIKADOREAK
Udaberriaren etorrerak gure lorategiak suspertu eta soropila bere indar osoz ernetzea eragiten du. Eskarifikatzeko une egokiena da. Eskarifikatzea berariazko makinekin egiten den lurraren eta soropilaren azpiko geruzaren mozketa bertikala edo «harramazketa» da. Horrela, soropilaren zoruak airea jasotzen du berriz…
HAUEK DIRA GURE LORATEGIETARAKO MARKAK