PIVA MOTOAITZURRAK

PIVA motoaitzurrak EZIOLAZA AMALURrek merkaturatzen diharduen marka bereizgarrietako bat izan da 1959 ezkeroztik, non Jesús Eziolazak marka horren alde apostu egin bait zuen gure enpresaren hastapenetan.
Irauteko eginiko makinak, ortuzaleen ondoan egon dira ordudanik. Baratze, parterre, lorategi eta abarretan hamaika lanetarako erabiltzen ditugun nekazal-makinak, non erein, aireztatu, jorratu, ongarritu eta landatu egiten dugun. Azken batez, lurra sakonki irauli eta lurzorua prestatzea ahalbidetzen dute gure baratza landu ahal izateko.
Egun, bi modelo ditugu salgai: MCH 68PX eta MCH 68PS. Batak zein besteak Honda GP 160 motorea daramate, fresara 8 ZP-ko potentzia, 163 zk, aurrerako hiru abiadura, atzera-martxa eta kaxa erreduzitzaile sinkronizatuarekin. 68PX modeloak, gainera, ardatzen blokeo/lokatzea dakar, biraketa errazteko. 64 Kg-ko pisu osoarekin eta 101 zm-ko gehienezko lan-zabalerarekin.
PIVA MCH 68PX eta PIVA MCH 68PS motoaitzurrak lurzoru ertain eta handietarako egokiak dira; 200-300 m2-tik 1500-3000 m2-arte. Beren pisu neurritsua eta txasisaren diseinuari esker oso erosoak dira erabileran, baita lurzoru hondartsuetan ere non beste makinak hondoratzen diren aurrera egitea oztopatuz.
Pasa zaitez gure dendatik eta zure uztiategi edo lursail partikularra lantzeko makina hauei zein bestelakoei buruz informatuko zaitugu. EZIOLAZA AMALURreko lantaldetik gustu handiz artatuko zaitugu.


MOTORRA
HONDA GP 160 Belgikan egina.
Zilindro-bolumena: 163 zk.
Potentzia: 4,05 kW/5,50 zp.
3.600 b/m.
Makinaren pisua: 64 kg.