945 257 255 eziolaza@eziolaza.com

.- LEHIAKETAREN OINARRIAK –

Antolatzailea: EZIOLAZA AMALUR S.L. B01415777 Logroño kalea 12, 01002 Vitoria-Gasteiz (Araba)

 Data: 2023ko Urriak 3

Tokia: EZIOLAZA AMALUR SL-ren standa, Aguraingo Abere Azokan (Santa Maria elizaren ondoan)

Ordua: 10:00etan. Motozerra bidezko tailla lehiaketaren hasiera. Aldi berean, motozerra bidezko tailla erakustaldi bat izango da Abel de Vicenteren eskutik (Equipo Hacha).

Lehiakideentzako deialdia 09:15etan, lehiaketako nazioarteko arauak azaltzeko.

 

1.-Baldintza orokorrak:

– Lehiakideak izena eman behar dute dagokion inprimaki digitala betez (www.eziolaza.eus webgunean) Irailak 29ko 23:59ak baino lehenago, edo baita Eziolaza Amalur SLko dendan (Logroño 12, 01002 Vitoria-Gasteiz) bertan betez egun horretako 18:30ak baino lehenago. Izen ematea doakoa izango da.

– Lehiaketa gehienez 6 parte hartzailek osatuko dute, zeinak izen emate-ordena zorrotzaren bidez aukeratuko diren. Antolakuntzak izena eman dutenei aldez aurretik abisatuko die ebakidura pasatu duten ala ez azaltzeko.

– Gizonezkoek zein emakumezkoek hartu dezakete parte betiere adinez nagusikoak badira eta ez badute eragozpen fisiko nahiz psikikoak erakusten hori galaraziko luketenik.

– Parte hartzaileak berak beharrezko segurtasun neurriak pertsonalki hartu beharko ditu. Antolatzaileek eta babesleek ez dute inolako erantzunkizunik hartuko horren gainean.

– Guztiz debekatuta dago lehiaketa bitartean erretzea edo alkohola edatea. Epaimahaiak edo antolakuntzak lehiakideren bat substantzia toxikoenpean dagoela ikusiko balute, automatikoki kanporatua izango litzateke.

– Lehiakide batek istripuren bat jasoko balu lehiaketan zehar, epaimahaiak eta antolakuntzak jarraitu dezakeen edo ez erabakitzeko eskubidea baraientzat erreserbatuko dute, lehiakideak erabakia onartu beharko duelarik. Edozein kasutan lehiakideak berak erabaki dezake lehiaketa uztea.

– Epaimahaiak edo antolakuntzak lehiakide batek lesio batengatik jarraitu ezin dezakeela erabakiko balute, bere aurreko puntuazioa sailkapenerako kontatuko du. Lehiakideak berak uzteko erabakia hartzekotan, lehiaketa bertan behera uzten duela ulertuko da eta, beraz, ez da sailkatuko.

– Izen emateak berak parte hartzailearen irudi-eskubideen lagapena suposatuko du antolakuntzak edo babesleak TB, prentsa, Facebook, Instagram edo edozein argitalpenetan erabili ahal izateko ekimena zabaltzeko.

– Antolakuntzak arauak aldatzeko eskubidea berarentzat erreserbatuko du betiere lehiaketaren garapenean aurreikusita ez zegoen edozein arazo logistikoren bat sortu eta hura ekiditzeko.

 

2.- Lehiaketa:

– Lehiaketaren helburua egurrean motozerrarekin taillaturiko eskultura bat egitea da. Erregailu bat erabiltzea ere onartuko da akaberentzako.

– Antolakuntzak taillatzeko egur-blokea erraztuko du, lehiakide guztientzako antzekoa izango delarik. Dena den, blokeen zozketa bat egingo da inpartzialitatea bermatzeko. Blokeak diametroko 40/45 Zm eta altuerako 125 Zm izango ditu gutxi gora behera.

– Taillarako modeloa zein gaia askeak izango dira.

– Lehiaketaren iraupena 3 ordutakoa izango da, denbora hori betetzerakoan bukatutzat emango delarik.

– Epaimahaia antolakuntzak hautaturiko 3 pertsonek osatuko dute, egindako lana zuzenki baloratzeko gaitasunarekin, alegia.

– Lehiaketako eta erakustaldiko taillak antolakuntzaren partetik Aguraingo Udaletxe Txit Gorenari emanak izango dira, ongintza edo gizarte helburutarako.

 

3.- Motozerra:

– Lehiakideek hiru motozerra gehienez erabili ahal izango dituzte lehiaketan zehar.  Motozerrak STIHL markakoak izan beharko dira eta parte hartzaile bakoitzak ekarri beharko ditu. Antolakuntzak STIHLeko bateriazko bi motozerra erabilgai utziko du lehiakide guztiek elkar erabiltzeko ukitu edo/eta akaberentzako.

– Lehiaketa baino lehen makinen egoera zuzena eta beraien segurtasun neurriak berraztertuko dira (Adib: Frenoak, buloiak…)

 

4.- Ebaluaketa-sistema:

– Epaimahaiak baloratu eta puntuatuko ditu hainbat arlo lehiakide guztientzako:

Zailtasun teknikoa / Originaltasuna / Segurtasuna / Akabera

– Berdinketa kasuan, epaimahaiak taillaren bestelako alde batzuk baloratu ahalko ditu (kalitate artistikoa, aukeratutako figuraren zailtasuna, etab…)

– Parte hartzea aldi berean eta ezarritako denboran egingo da.

– Puntuaketak epaimahaiaren partaideek erabakiko dituzte lehiaketan zehar eta hura bukatzean ezagutzera emango dituzte.

– Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

 

5.- Segurtasun arauketak:

– Lehiaketan zehar partehartzaileak gutxienez eskularruz, babes-betaurrekoz, entzumenerako babesaz eta baita ere ebaketaren aurkako botaz eta galtza-zangoz jantziak joan beharko dira, bakoitzak ekarritakoak. NBE-a areagotzea baimendua egongo da.

– Eskakizunen arabera ekipatuak ez datozen partehartzaileak lehiaketatik kanpo geldituko dira.

– Motozerraren abioa makina lurrean finko dagoela, eskubiko oina atzeko heldulekuan eta ezkerreko eskua erdiko heldulekuan daudela egin beharko da, sokaren tiraketa eskubiko eskuaz eginez, edo bestela erabiltzailea zutik dagoela, atzeko heldulekua belaun artean, ezkerreko eskua erdiko heldulekuan eta eskubiko eskuarekin tiratuz. Edozein kasutan, katearen frenoa aktibatua egon beharko da.

– Antolakuntzak lan-ingurune segurua bermatzeko neurriak hartuko ditu, baina ez du partehartzaileak lehiaketan nahiz prestaketan zehar beren kabuz edo motozerren hutsegiteagatik sortutako istripuen ardura hartuko.

 

6.- Sariak:

1. – STIHL BGA 57 BATERIAZKO HAIZAGAILUA + KITA (BATERIA + KARGAGAILUA), 289€-TAN BALIOZTATUA + 250€ ESKUDIRUTAN


2. – STIHL SEA 20 BATERIAZKO XURGAGAILUA + KITA (BATERIA + KARGAGAILUA), 149€-TAN BALIOZTATUA + 150€ ESKUDIRUTAN


3. – MOTOZERRARAKO MALETA BAT + FUNTZIOANIZTUN ERREMINTA, 99€-TAN BALIOZTATUA + 50€ ESKUDIRUTAN


4. eta 5. – STIHL PROTECT MS EBAKETAREN AURKAKO MAHUKA PARE BAT, 65€-TAN BALIOZTATUAK + 50€ ESKUDIRUTAN BAKOITZEKO

LAGUNTZAILEA