ALOKATU ZURE MAKINA EZIOLAZA AMALURREN PLOOUREKIN
Orain lanaldi puntualetarako behar duzun nekazal, basogintza edo lorezaintzako makina Ploouren bidez alokatu dezakezu, europako lehen alokairu-appa.
MERKEAGOA: Ordaindu soilik erabiltzen duzunagatik… zentzuzkoena da. Makinen alokairua frogatu da gehienetan erostea baino merkeagoa izaten dela erabiltze-orduei dagokienean. Egin kontuak eta harrituko zara!
ERAGINKORRAGOA: Ahaztu zaitez makineria erosteak dakartzan zailtasunetaz…
MOLDAKORRAGOA: Aukeratu erabilera bakoitza, sasoi bakoitza… lan bakoitzari hobekien egokitzen zaion aukera. Ahaztu bost urterako erabakitzea. Une bakoitzerako beharrezakoak diren makinen kopurua hedatu.
ZERGA-ABANTAILAK: Alokairu-kuotaren %100eko kenkaria PFEZean eta sozietate-zergan.
INBERTSIO-GAITASUN HANDIAGOA: Baliabideak libratu bestelako inbertsiotarako… gutxitu zure enpresaren zorpetzea.
GALZORI GUTXIAGO: Ahantzi matxurak, makina geldituak, epe luzerako ordainketen konpromezuak…
PLOOUREKIN HASI
Egin beharreko lehenengo gauza zure mugikorrean edo tabletean aplikazioa jaistea da.
- PLOOU bilatu.
- Aplikazioa instalatu.
- Aplikazioan erregistratu. Horretarako, hasieran agertzen diren edozein ataletan sakatu eta behekaldean, sakatu NIRE KONTUA.
- Behin kontuaren menuan, ERREGISTRATU sakatu behar duzu, oraindik PLOOUn konturik ez badaukazu. Hor, dagozkien kutxatilak bete beharko dituzu zure datuekin. IFZren kutxatilan zure NANa edo pasaportea jarri dezakezu partikularra bazara, eta ez ahaztu “Zerbitzuaren baldintzak onartzen ditut” aktibatzeaz ERREGISTRATU botoia sakatu baino lehen.
- Jarraian SMS bat helduko zaizu aurretik jarri duzun mugikorrera, lau zenbakidun gako batekin zeina egiaztapen-pantailan sartu beharko duzun eta horrela zure kontua aktubatuko duzu.
Orain PLOOUeko erabiltzailea bazara!
NOLA ALOKATU PLOOUn
- Aukeratu nahi duzun makina katalogo erabilgarritik eta lehiatila bat irekiko zaizu makina horren fitxarekin eta ALOKATU botoia hori kolorean. Botoi hori sakatuz egutegi bat zabalduko da non alokatu nahi dituzun egunak jarri beharko dituzun, betiere egun horietan eskuragai badago.
- Gero dendan bertan jaso edo zuzenean etxera eramatea nahiago duzun jarri beharko duzu.
- Eramatea nahi baduzu, lekua eta helbidea jarri beharko duzu aplikazioan bertan.
- Behin hau beteta, eskatutako alokairuaren laburpen bat eta bere kostua agertuko zaizu.
- Orain zure eskaera aztertu arte itxaron beharko duzu eta zurekin harremanetan jarriko gara ahalik eta lasterren alokairuaren baldintzak zehazteko.
- Zure eskaera ALOKAIRUAK atalean gordeta geratuko da prozesu osoan zehar, eta berarengana jo beharko duzu prozesua aurrera egiten duen bakoitzean.
- Behin baldintzak ezartzen ditugunean, onartu edo atzera bota beharko dituzu berradostu nahi badituzu. Onartuz gero, kontratuaren lehiatila irekiko zaizu, zeina zuzenean zure hatzarekin sinatu ahalko duzuna mugikorraren pantailan.
- Kontratua sinatua dagoenean, alokairua ORDAINTZEKE bezala agertzen dela ikusiko duzu. Hemen nahiago duzun ordainketa-modua aukeratu ahalko duzu, bai aplikaziotik bertatik transferentzia edo txartela bidez, bai diruz edo txartelarekin dendan makina jasotzera bazatoz, eta baita ere zure etxean bertan alokatutako makina eramaten dizugunean.
Ezin errazago!
Ez kezkatu alokairuaren pausu guztiak aplikazioan bukatu ezin badituzu; guk lagunduko dizugu falta diren zatiak bukatzen makina entregatzen dizugunean.
Alokairu-katalogoa kontsultatu
GARRAIOA
Ibilgailurik ez baduzu, EZIOLAZA AMALURrek 30€ko (BEZa gehitu gabe) tarifa laueko garraio-zerbitzua eskaintzen dizu arabako lurralde osorako.
FIDANZA
Fidantza EZ ZAIO BEZEROARI KOBRATZEN. bere banku-kontuan atxikituta gelditzen da konponketa beharra duten kalteak suertatuko balira eta, ez badira suertatzen, atxikitutako kopurua desblokeatuko da bezeroaren eskura geratuz berriro.
ERREGAIA
BI ALDIKO MOTORDUN makina guztiak STIHLeko MOTOMIX erregaiarekin alokatuko dira derrigorrez. Modelo hauek erregaiez beteta eta 5 litroko txanbil batekin entregatuko dira; alokairua amaitzerakoan, kontsumitu ez den erregaiaren kopurua itzuli egingo da.