Lanean emandako 50 urteotako esperientzia oinarri, Eziolazan egunez egun ahalegintzen gara bezero pribatu zein profesionalei aholkularitzarik onena ematen, konfiantza eta gogokidetasuna eskainiz zerbitzu espezializatua eta norberaren neurrikoa lortzeko.
Hasiera batean Gasteizko hirigune historikoan kokaturik, Eziolaza aitzindaria izan zen arloan, eta 50 urte beranduago, erreferentziazko enpresa bilakatu da nekazaritzako eta basogintzako makinaria, lorezaintza eta ureztatze sistemen salmentan eta konpontze-lanetan. Gure interesen artean familia enpresa izateak dakartzan baloreei eusten jarraitzea da; izan ere, horrexek eraman gaitu gauden lekuraino. Horrexegatik, garrantzi handia ematen diegu enpresa honen giza baliabideei, funtsa direlako bezeroei kalitatezko zerbitzua emateko eta hori ezinezkoa izango litzateke gure langileei esker ez balitz.